Etxearen inguruan honako hauek bisitatu ahal izango dituzu
- Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoa. Bekoa-tik metro batzuetara; bisitak gure hurbileko arbasoekin harremanetan jarraraziko zaitu.
- Artetako Gatzategiak. Duela gutxi arte herriaren ekomomiaren zati garrantzitsua ziren. Etxetik oinez 10-15 minutura daude, eta bertan gatzaren prozesua ezagutuko duzu.
- Artetako Iturburua. Bertako arduradunek interpretazio-gune bikaina bereziki prestaturik dute; etxetik bertatik oinez ala autoz bertara zaitezke PR seinalizazioari jarraiki.
- Ollarango herrietan barna ibilaladiak. Ibilbide horiek markaturik daude, baina erraza da zuen gustuko bestelako bideak egitea.
- Mendi ibilbideak. Mendi-zerran barna mendizaleentzat.
Autoz ordu erdi ingurura honako hauek
- Iruñea eta bere Aldezahar erakargarria, eta Sanferminak, jakina.
- Urbasa-Andiako Natura-parkea.
- Aralarko Mendi-zerra.
- San Migelen santutegia.
- Plazaolako Natur Bidea.
- Mendukiloko leizeak.
- Done Jakue Bidea eta bertako erromaniko ospetsua.
- Baztango bailara, beti berdea.
Eta urrutixeago
- Nafarroako Pirinioa.
- Bardeetako basamortua.
- Euskal Herriko Kostaldea eta Frantzia.