Bekoa aspalditxo eraiki genuen irizpide bioklimatiko eta ekologikoak kontuan hartuz.

Arkitektura tradizionala

Gure etxea arkitektura tradizionalaz eraikia dago, eta materialak aukeratzerakoan, hala eraikitzeko unean, nola eraikinaren beraren akaberan interes berezia jarri dugu. Horretarako gogotik saiatu gara osasunerako kaltegarriak ez diren inguru hurbileko materialak aukeratzen.

Besteak beste, material hauek aukeratu genituen: buztin naturala eta Erronkariko pinu-zura zorurako; pinu-zura berdina, sapai eta estalkirako ere bai; zonaldeko harria; kare-pintura; eta babesteko olio naturalak. Horren guztiaren emaitza sentitu egin daiteke, bai etxe barruan, bai kanpoaldean, zeren eta Bekoa Etxean naturatik jariatzen diren soseguak eta armoniak besarkatuko baitzaituzte.

Bi solairuko etxea

  • Beheko solairuan gune hauek daude: beheko sua duen egon-gela; sukaldaritzaz gozatzeko osatara hornituriko jantoki-sukalde ederra, non janaria amonaren antzera presta dezakezun egur-sukaldea ere badagoelako; eskailerak igo nahi ez dituztenentzat biko gela; eta bainu-gela osoa.
  • Lehenengo solairuan hiru gela bikoitz, bainu-gela oso bat eta irakurtzeko areto lasai eta ongi argiztatua daude. Etxearen aurrealdean alderik aldeko balkoia dago eta garaia denean geranio landare loratuz beterik egoten da.

Gela guztietatik bista ederrak daude, eta beheko solairutik zuzenean lorategira pasa daiteke; bertan barbakoa eta otorduez disfrutatzeko altzariak daude…mendiei begira. Halaber, toki ona da eguzkitan erlaxatzeko, edota izarrei begiratzeko ez baitago itsusten zaituen ezer.

Etxeko dekorazioa xumea eta funtzionala da. Lasaia eta erlaxagarria izan dadin saiatu gara, inguratzen duen giro naturalarekin bat egin dezan. Gela guztietan berogailuadago. Horrela, gune bero eta atsegina sortu dugu, eta jakina, toki ideala bihurtu dugu atseden-egun batzuk emateko eta zonaldeak eskaintzen dituen kirol zein kultura jarduerez disfrutatzeko.

Debekatuta dago etxean erretzea.