Ordutegiak.
Nafarroako Gobernuaren arautegiaren eredua aintzat hartuko dugu.

Sarrera: etxea prest egongo da bi aldeok zehaztutako egunean arratsaldeko 17:00etan. Irteera: zehaztutako egunean 12:00etan.

Ordainketa.
Erreserbaren eskakizuna egiteko aurrerakin bat ordaindu beharko da fiantza bezala banku-transferentzia bidez: 200 € asteko eta 100 € asteburuko. Erreserba ez da eraginkorra izango Bekoa de Artetarengandik Erreserba Konfirmazioa jaso arte.

Kopuru osoaren %100 ordainduko da esku-dirutan landetxera iristean.

Tokia eskatzean ordaindutako dirua itzuli egingo da landetxetik alde egitean; bitarte horretan, berme modukoa izango da. Ezingo da gainditu etxearen gehienezko okupazioa, eta eskubidea egongo da legezko neurriak hartzeko, baldin eta okupazio hori gainditzen bada.

Deuseztapena.
Erreserba deuseztatu nahi bada eta horren berri ematen bada zehaztutako egunerako 7 egun baino gehiago eta 15 egun baino gutxiago falta direnean, jabeak aurrerakinaren %50 bakarrik itzultzeko eskubidea izango du.

Deuseztapenaren berri ematen bada sarrera-egunerako 7 egun edo gutxiago falta direnean, jabeak ez du aurrerakina itzuliko.

Animaliak.
Galdetu.

Aurreko ataletan ageri ez diren Nafarroako Landa Ostatuen jarduera arauak indarrean izango dira ekainaren 28ko 243/1999 Foru Dekretuak zehaztutakoa betez.