Filmako etxea
Thi Mai, rumbo a Vietnam pelikulako Carmenen etxea (Carmen Machi) ezagutu nahi duzu?
Bisita ezazu Artetako Bekoa Landetxea eta komedia honetako eszenak filmatu ziren tokian egongo zara.
Artetako Bekoa Landetxea
Gure etxea Nafarroako Ollaran-en kokaturik dago, Arteta herrian, Iruñetik 22 km-ra.
Etxea atsegina eta erosoa da, eta inguru pribilegiatuan kokaturik dago, bertako benetako protagonistak basoa eta iturburuak baitira.
Etxebizitza osasungarria da: eraikuntzako irizpide bioklimatiko eta ekologikoakerabili ditugu, eta energia berriztagarria erabiltzen duten instalazioez hornitu dugu (eguzki-energia eta biomasa).
Etxe osoa alokatzen dugu. Nafarroako Turismoak 3 izar-ko kalifikazioa eman dio.
Bi solairu dauzka, eta birentzako lau logela (8+1 pertsonarentzat), 2 komun, antzinako sukaldea osotara hornitua, beheko sua duen egongela bat eta irakurgela.
Etxearen kanpoaldean lorategia dago altzariz horniturik, eta barbakoa otordu goxoak egiteko.