Gure etxea Ollaran-en kokaturik dago, Urbasa-Andiako Mendizerran. Mendizaleek aukera  polita izango dute paseoak egiteko hurbil dauden mendietaraino: Txurregi, Txargain, Mortxe, Gaztelu, Treku, Goñiko Gaina, Beriain edota Iturgoiengo Trinitatea.

Gure zonalde hau Atlantikoaren eta Mediterranoaren arteko trantsizio klimatikoan dagoenez, labore, larre eta basoz inguraturik gaude. Basoan ehun urte baino gehiagoko zuhaitzak daude:  arteak, haritzak eta pagoak.

Zonalde pribilegiatua da erliebearen, klimaren eta landaretzaren ondorioz  iturburu ederrak dituelako: Artetakoa urjauzi ikaragarri ederra, esaterako, gure etxetik oinez minutu batzuetara besterik ez dago. Iturburu horrek hain zuzen Eugiko urtegiarekin batera Iruñea hornitzen du urez.

Iruñetik 22 km-ra gaude; hori dela eta, esan dezakegu Nafarroa osoko bilgunea den Iruñeko Eskualdean gaudela. Gogoa sentituz gero, bizitza urbanoan murgiltzea oso erraza da, ondoren Artetako sosegura berriro biltzeko.

Itsasoa nahi baduzu, ordu bete inguruko bidaia eginez, Donostia, Zarautz eta Hendaiara, ailega zaitezke.